Egun honetan, hostalaren sarreran 10:30 tan geratu ginen metroa hartu eta Plaza de la Cebada- ra joateko. Bertan plaza honetan lan egiten ari den arkitektoarekin egon ginen. Honek, plazari buruzko informazioa, garatzen ari den proiektua nola hasi eta gaur egun nola dihoan azaldu zigun eta beste hainbat gauza gehiago kontatu zigun.
Eguerdiko ordu bietan, egun osorako denbora librea eman ziguten. Hori dela eta, alboan zegoen Rastroan buelta batzuk eman ostean, plaza de ... joan ginen jatera. Ondoren, Gran Via- tik eta Soletik ibili ondoren Retiro parakera joan ginen afaltzeko ordua heldu arteko orduak bertan pasatzeko.





No hay comentarios:
Publicar un comentario