martes, 30 de abril de 2013

A concrete getaway house by BAK architects






 























domingo, 21 de abril de 2013

MADRILEKO BIDAIA - HIRUGARREN EGUNA



Azkenengo egun honetan, goiz goizetik, Madrid utzi eta "Denominacion de Origen de Ribera del Duero"-ko bulegoak ikustera joan gara. Bertan eraikina bisitatu  ondoren, argazki batzuk atera eta herriko plazara joan ginen bertan jateko.





Ostean, autobusean berriz ere sartu eta Norman Foster arkitektoak eraikitako bodega bisitatzera joan ginen. Oso ikusgarria den eraikin honetan zehar, bertako langile batek bodegaren funtzionamendua, ardoa egiteko era, eta eraikinaren arkitektura azaldu zigun.




viernes, 19 de abril de 2013

MADRILEKO BIDAIA - BIGARREN EGUNA


Egun honetan, hostalaren sarreran 10:30 tan geratu ginen metroa hartu eta Plaza de la Cebada- ra joateko. Bertan plaza honetan lan egiten ari den arkitektoarekin egon ginen. Honek, plazari buruzko informazioa, garatzen ari den proiektua nola hasi eta gaur egun nola dihoan azaldu zigun eta beste hainbat gauza gehiago kontatu zigun.










Eguerdiko ordu bietan, egun osorako denbora librea eman ziguten. Hori dela eta, alboan zegoen Rastroan buelta batzuk eman ostean, plaza de ... joan ginen jatera. Ondoren, Gran Via- tik eta Soletik ibili ondoren Retiro parakera joan ginen afaltzeko ordua heldu arteko orduak bertan pasatzeko.

























martes, 16 de abril de 2013

MADRILEKO BIDAIA - LEHENENGO EGUNA


Donostitik autobusa hartu eta bidai luze baten ondoren, Madrilen lo egingo genuen hostalera heldu ginen. Bertan maletak etab utzi eta Reina Sofia museora autobusez joan ginen Cristina Iglesiasen "Metonimia" erakusketa ikustera. Bertan, eskultore honek espazio arkitektonikoekin, argiarekin eta hainbat elementu naturalekin jolasten egindako obrak ikusi genituen.


     

Gainera, museo berean Gernikaren koadroa zegoenez hau ikusteko ere aprobetxatu genuen.



Ondoren, autobusean berriro ere sartu eta "Matadero" kultura zentrura joan ginen.




Azkenik, tabakalera ikustera joan ginen eta honen ostean, hurrengo egunerarte denbor librea izan genuen gure kabuz Madrid ikusteko.



LA BUENA VIDA


La comuna se entiendo como un nuevo eje  social de aprendizaje que une el mundo y el yo según Reich. Supone la transformación del espacio privado y publico y la relación entre ambos. La comuna, va ligada a la contra cultura y a lo contra establecido. "The factory", es la comuna más conocida e influyente del siglo XX, porque ha supuesto un nuevo arquetipo de hábitat, organización social y un nuevo modo de construcción del espacio actualmente.

 Situada entre la calle 47 y la tercera avenida, fue espectadora y agente de la ciudad de Nueva York. Warhol, hizo confluir las tendencias progresistas europeas y americanas en "The Factory", y a partir de ahí,  se desarrolló una de las formas mas singulares de hábitat en el siglo XX: el loft neoyorkino, que derivara en una forma de pensar, construir y habitar.
de manera contemporánea.

El loft, es un taller de gran superficie y con gran volumen de aire, instalado en espacios industriales o en almacenes en el centro  en el que se funde el espacio privado y laboral. La creatividad es la máxima,  a partir de ahí,  este modelo se exporta a las grandes ciudades como una forma de vida. Warhol, se apropia en "la Factory" de las técnicas y estéticas contra culturales de una manera glamurosa. Lo quiere todo y de lo mejor. Reivindica trabajar con los objetos triviales o domésticos como las tan famosas latas de la sopa "Campbell". Con los desechos, con los objetos reciclados, "object trouvé", con una estética acumulativa y heterogénea  es muy fetichista. 

Finalmente, el autor vincula la comuna, el loft y las casas de los ocupas como los espacios que surgen como alternativa de vida familiar, y donde esta presente la no  jerarquía,  la reducción al mínimo del espacio privado y la no fragmentación del espacio.

sábado, 6 de abril de 2013

JAULAS, PARAGUAS Y BURBUJAS



Martxoaren 26an, Jaiver Echepareren “Kaiolak, burbuilak eta aterkiak” liburuari buruzko hitzaldian egoteko aukera izan genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaidan existitzen diren eraikinak hiru irizpide erabiliz sailkatzen dituelako. Bere liburuaren izenburuak dioen bezala, eraikinak sailkatzeko jarraitzen dituen formak hiru dira: burbuilak, kaiolak eta aterkiak.



Hasiera batean,  kaiolak deskribatzen hasi da. Harritu ninduen kaiola bat deskribatzerakoan izan zuen ikuspegia. Izan ere, nik kaiola batean pentsatzen dudanean, preso edo murrizturik ikusten dut nire burua. Berak, aitzitik, kaiola estruktura zabal baten moduan ikusten du. Itxita egon arren, kanpoko aldea ikusteko aukera ematen duelako. Hau da, eskaintzen duen ikuspegia,  askoz zabalagoa da.





Ondoren, aterkiekin jarraitu du. Hitzak berak adierazten duen moduan euritik edota beste edozein fenomenotik babesteko gai diren eraikin edo estrukturak izango lirateke.




Azkenik, burbuila forma zuten eraikinak erakutsi zizkigun eta forma hori izatearen arrazoia. Berarentzat, burbuila, segurua den estruktura bat da guztiz itxia dena eta kanpoaldearekin edota gizakiok, mundutik,  isolamendu bat eskaintzen digutena.





miércoles, 3 de abril de 2013

HABITAT II (IDEIEN GARAPENA)


Hasierako ideiak hauek izan ziren,



baina lehengo zuzenketaren ostean,eta kontuan izanda hasieran egindako distribuzioa zentzu askorik ez zuela, lo egiteko espazioa leihorik ez zuen tokian jarri nituelako honako aldaketa hauek egin ditut; logelak habitat -aren kanpoko alderantz eramanez.