sábado, 6 de abril de 2013

JAULAS, PARAGUAS Y BURBUJAS



Martxoaren 26an, Jaiver Echepareren “Kaiolak, burbuilak eta aterkiak” liburuari buruzko hitzaldian egoteko aukera izan genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaidan existitzen diren eraikinak hiru irizpide erabiliz sailkatzen dituelako. Bere liburuaren izenburuak dioen bezala, eraikinak sailkatzeko jarraitzen dituen formak hiru dira: burbuilak, kaiolak eta aterkiak.



Hasiera batean,  kaiolak deskribatzen hasi da. Harritu ninduen kaiola bat deskribatzerakoan izan zuen ikuspegia. Izan ere, nik kaiola batean pentsatzen dudanean, preso edo murrizturik ikusten dut nire burua. Berak, aitzitik, kaiola estruktura zabal baten moduan ikusten du. Itxita egon arren, kanpoko aldea ikusteko aukera ematen duelako. Hau da, eskaintzen duen ikuspegia,  askoz zabalagoa da.





Ondoren, aterkiekin jarraitu du. Hitzak berak adierazten duen moduan euritik edota beste edozein fenomenotik babesteko gai diren eraikin edo estrukturak izango lirateke.




Azkenik, burbuila forma zuten eraikinak erakutsi zizkigun eta forma hori izatearen arrazoia. Berarentzat, burbuila, segurua den estruktura bat da guztiz itxia dena eta kanpoaldearekin edota gizakiok, mundutik,  isolamendu bat eskaintzen digutena.





No hay comentarios:

Publicar un comentario