miércoles, 15 de mayo de 2013
jueves, 9 de mayo de 2013
TRINITATEKO PROIEKTUA GARATZEKO INFLUENTZIAK
miércoles, 8 de mayo de 2013
TRINITATE PLAZAN EGIN BEHARREKO PROIEKTUAREN IDEIAK
Trinitate plazari
buruzko proiektua egiteko jarraitu beharreko balditzetako bat, bertako
auzokideekin hitz egitea zen beraien nahiak zeintzuk ziren ezagutzeko, eta horren
arabera, gure proiektua egiteko.
Hitz egindako
jendearekin honako konklusio hauek atera ditzakegu Trinitate Plazan egin
daitezkeen ideia nagusi moduan:
- Eguralditik babesteko aterpea ondo egongo litzateke, edo behintzat zonalde batzuetan, batez ere, jesartzeko dauden tokietan, gradetan.
- Jesartzeko toki gehiago, baina ez soilik grada moduan, baizik eta bata bestearen aurrean egoteko edo hitz egiteko aukera izateko moduan.
- Kultura aldetik, ondo egongo litzateke erakusketak etab egiteko erraztasunak izatea adibidez estruktura edo mobiliarioren bat non argazkiak, koadroak etab eskegitzeko erreztasunak eskaintzeko kapaza dena.
domingo, 5 de mayo de 2013
Park Avenuen (New York) etxe-orratz bat egiteko txapelketa
Bada urte bat inguru, Park Avenuen etxe orratz bat egiteko txapelketa egin zela, bertan Norman Foster, Zaha Hadid, Rem Koolhaas OMA, eta Richard Rogers izan ziren txapelketa honetako finalistak. Jarraian, haien proposamenak eta eraikinen aurkezpena egiteko aurkeztutako bideoak ikusiteko jarri ditut eta informazio gehigarria nahi izatekotan link horietan sartzea gomendatzen dut. Bertan aurkitu baitut txapelketa interesgarri honi buruzko informazioa.
- http://www.edgargonzalez.com/2012/11/30/como-se-gana-un-concurso-para-un-rascacielos/
- http://www.plataformaarquitectura.cl/2012/10/19/finalistas-anunciados-para-el-425-park-ave-de-manhattan/
martes, 30 de abril de 2013
domingo, 21 de abril de 2013
MADRILEKO BIDAIA - HIRUGARREN EGUNA
Azkenengo egun honetan, goiz goizetik, Madrid utzi eta "Denominacion de Origen de Ribera del Duero"-ko bulegoak ikustera joan gara. Bertan eraikina bisitatu ondoren, argazki batzuk atera eta herriko plazara joan ginen bertan jateko.
Ostean, autobusean berriz ere sartu eta Norman Foster arkitektoak eraikitako bodega bisitatzera joan ginen. Oso ikusgarria den eraikin honetan zehar, bertako langile batek bodegaren funtzionamendua, ardoa egiteko era, eta eraikinaren arkitektura azaldu zigun.
viernes, 19 de abril de 2013
MADRILEKO BIDAIA - BIGARREN EGUNA
Egun honetan, hostalaren sarreran 10:30 tan geratu ginen metroa hartu eta Plaza de la Cebada- ra joateko. Bertan plaza honetan lan egiten ari den arkitektoarekin egon ginen. Honek, plazari buruzko informazioa, garatzen ari den proiektua nola hasi eta gaur egun nola dihoan azaldu zigun eta beste hainbat gauza gehiago kontatu zigun.
Eguerdiko ordu bietan, egun osorako denbora librea eman ziguten. Hori dela eta, alboan zegoen Rastroan buelta batzuk eman ostean, plaza de ... joan ginen jatera. Ondoren, Gran Via- tik eta Soletik ibili ondoren Retiro parakera joan ginen afaltzeko ordua heldu arteko orduak bertan pasatzeko.
martes, 16 de abril de 2013
MADRILEKO BIDAIA - LEHENENGO EGUNA
Donostitik autobusa hartu eta bidai luze baten ondoren, Madrilen lo egingo genuen hostalera heldu ginen. Bertan maletak etab utzi eta Reina Sofia museora autobusez joan ginen Cristina Iglesiasen "Metonimia" erakusketa ikustera. Bertan, eskultore honek espazio arkitektonikoekin, argiarekin eta hainbat elementu naturalekin jolasten egindako obrak ikusi genituen.
Gainera, museo berean Gernikaren koadroa zegoenez hau ikusteko ere aprobetxatu genuen.
Ondoren, autobusean berriro ere sartu eta "Matadero" kultura zentrura joan ginen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



















.jpg)
.jpg)



























