Hegoaldera begira dagoenez oso epela, erosoa
eta argitsua da. Logelak duen leiho bakarretik etxeko lorategia, atzeko etxeak
eta urrunago dauden beste eraikinak eta mendiak ikus daitezke. Urtean zehar,
egunez, urtaroen aldaketak nabari
ditzaket zuhaitzen eta loreen koloreen aldaketei erreparatuz. Gauez, aldiz,
ilargiaren fase desberdinak liluratzen naute ohean etzanda nagoela, izan ere
ohea leihoetatik hurbil dago.
Logelako atetik sartzean leihoetatik ikusten
den paisaia ikusten da, izan ere hauek ate aurrean daude. Ezkerrean horman
sartutako armairua dago, non eguneroko arropa gordetzen dut. Beste aldean
dagoen apalategi batean nire gustukoak diren liburuen bildumak, zenbait panpina,
bidaietako oroigarriak eta jendeak oparitutako gauza txikiak kokatuta daude.
Honen alboan, sinfonier bat dago zeinean armairuan sartzen ez den arropa,
gerrikoak, fularrak eta entrenatzeko arropa dago. Logelaren beste aldean mahaia
eta ohea dago zeinetan lan eta lo egiteaz gain, musika entzun, pentsatu,
irakurri, amets egin eta abar egiten dut.
Askotan, nire logela oihuka eskatzen dit ordenatzeko, baina gehienetan
ez diot kasurik egiten, ondorioz, mahaia, aulkia eta sinfonierra paperen,
arroparen eta abarren azpian galtzen dira.



No hay comentarios:
Publicar un comentario